XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 ZUEN AURREZAGUPENAK KANPORATZEN

1. Guztiok dakizue zer den hitzaldi bat. Osatu bakarka azpiko koadroa, dagokion lekuan gurutze bat jarriz. Ondoren, launaka bildu eta alderatu zuen erantzunak. Bukatzeko, ikaskide guztiok bilduta, azaldu zuen erantzunak.

- Hitzaldian hizlariak kontuan izan behar ditu entzuleak: gaia aukeratzean, gaiaren atalak aukeratzean, hitz egiteko eran, adibideak jartzean eta abar.

- Entzuleek erraz gal dezakete arreta; beraz, hizlaria entzuleen arreta erakartzen saiatu behar da.

- Hizlariak momentu berean inprobisa dezake zer esan eta nola esan. Eta hau da modurik egokiena hitzaldi bat emateko.

- Entzuleek hobeto ulertuko dituzte lehendabizi adibideak eta gero kontzeptuak, eta ez alderantziz.

- Hizlariak entzuleei begiratu behar die.

- Hizlariak, idazleak ez bezala, zenbait hitz eta ideia errepikatuko ditu, entzuleei egokitzeko asmotan.

- Hizlariaren ahots-tonuak eta gorputz-mugimenduek eragina eduki dezakete hartzailearengan.

- Ideia bera beste era batez esatea eta errepikapenak oso baliabide onak dira hizlariarentzat.

- Hitzaldiak bere atalak ditu eta errespetatzea komeni da. Hasieran, entzuleak agurtzea, eta bukaeran, esandakoa laburbiltzea dira hasteko eta bukatzeko modurik ohikoenak.

- Gaia zentratzea ere bada hizlariaren eginkizuna: zertaz hitz egingo du, zer alderdi aipatuko ditu, zein ordenatan...

- Entzuleek ulertzen ez badute, hizlariaren erruz da, hizlariari baitagokio ideiak garbi azaltzea.

- Hizlariak arretatsu jarraitu behar du, hitzaldia ulertu nahi badu.

- Entzuleak garrantzitsuena identifikatu eta jaso behar du hitzaldia ulertzeko.

- Entzulea jasotako ideiak berak ezagutzen dituen beste batzuekin alderatzen joango da hitzaldian zehar, hitzaldia ulertu nahi badu.

- Arreta handirik jarri gabe ere entzun eta uler daiteke hitzaldi bat.